Otsailaren 3tik 14ra
Bizitza osorako ikaskuntza pertsonalizatua
Otsailaren 3tik 14ra
Bizitza osorako ikaskuntza pertsonalizatua
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak onartzeko prozedura Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren araudiaren arabera egiten da.
Araudi horretan, eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epeak ezartzen dira urtero, eta prozedura hori zehazten duten jarraibideak onartzen dira.
Datak: 2025ko otsailaren 3tik 14ra
Idazkaritzako ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 16:30era.
Hitzorduetarako harremanetarako telefonoa: 943 510654
Harremanetarako emaila: infoerrenteria@egiluzetaldea.eus
Inprimakia bideratzeko bi aukera daude:
1. Eskolako bulegoetako batetik pasa inprimakia jasotzera.
2.Inprimakia hemen deskargatu, bete eta eskolako bulegoetako batean entregatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
Online
Otsailaren 3tik 14ra, matrikulazioa “online” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: ikasgunea.euskadi.eus.
Kasu honetan, inprimakia online bete beharko duzue, eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta webgunera igo.
Egutegia
- Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
o On.line: otsailaren 3tik 14ra.
o Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian otsailaren 3tik
14ra.
- Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: martxoaren 5an. Kontsultak egitea eta
erreklamazioak aurkeztea, martxoaren 13era arte.
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 18an. Kontsultak egitea,
martxoaren 25era arte.
- Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea Ikastetxeko Eskola
Kontseiluan: martxoaren 25era arte.
- Eskabidean atzera egitea: martxoaren 25era arte
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: apirilaren 15ean. Kontsultak egitea,
maiatzaren 26ra arte.
- Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 25ean.
- Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: maiatzaren 26ra arte.
- Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 12ra arte.
- Plazen erreserbaren iraunaldia: irailaren 12ra arte
- Onarpen-Bermeen Lurralde-Batzordeen iraunaldia: irailaren 12ra arte.
PARTEKATU






infoerrenteria@egiluzetaldea.eus
Carretera Zamalbide S/N, 20100 Errenteria, Guipúzcoa