Edukira zuzenean juan

COVID-19 PROTOKOLOA

Ez dute eskolara etorri behar COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak (sukarra, arnasa hartzeko zailtasunak...) dituzten ikasle eta langileek, ezta COVID-19aren diagnostikoa jaso ondoren isolatuta daudenek edo etxeko berrogeialdian daudenek ere, COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituen pertsona batekin harreman estua izateagatik. Horren berri eman behar zaio eskolara emailez: mjsanchez@egiluzetaldea.eus

ETXEAN dagoela COVID-19arekin bateragarria den sintomatologiarik izango balu ikasle batek, ondorengo protokoloa jarraitu behar da:

  1. Ikaslea ez da eskolara etorriko osasun-sistemak egoera baloratu eta egokitzat jo arte.

  2. Familiak absentziaren berri berri emango dio eskolara emailez: mjsanchez@egiluzetaldea.eus

  3. Familiak honakoa jakin behar du:

    • Telefonoz deitu behar da osasun-zentrora.

    • Ikasleak isolatuta egon behar du bere etxean, kalera irten gabe eta bisitarik jaso gabe.

    • Eskuetako higienea, arnas-higienea eta etxean infekzioaren transmisioa ekiditeko neurriak zorroztu behar dira, COVID-19aren diagnostikoa berretsi edo baztertu arte.

    • Sintomen bilakaera zaindu behar da.

    • Ikaslea ez da ikastetxera joango osasun-sistemak egoera baloratu eta egokitzat jo arte.

    • Zalantzarik izanez gero, deitu osasun aholku zerbitzura: 900 20 30 50.

  4. Kasuaren emaitza diagnostikoa jaso arte ez da kontaktu estuei buruzko ekintzarik adieraziko eta irakaskuntza-jarduerak normaltasunez jarraituko du aurrera, higiene-neurriak zorroztuz.

Eskolan dagoela COVID-19arekin bateragarria den sintomatologiarik izango balu ikasle batek, ondorengo protokoloa jarraituko da:

  1. Ikasleari prebentzio-gelara lagunduko zaio.

  2. Familiari deituko zaio eta honakoa jakinaraziko zaio:

    • Telefonoz deitu behar da osasun-zentrora.

    • Ikasleak isolatuta egon behar du bere etxean, kalera irten gabe eta bisitarik jaso gabe.

    • Eskuetako higienea, arnas-higienea eta etxean infekzioaren transmisioa ekiditeko neurriak zorroztu behar dira, COVID-19aren diagnostikoa berretsi edo baztertu arte.

    • Sintomen bilakaera zaindu behar da.

    • Ikaslea ez da ikastetxera joango osasun-sistemak egoera baloratu eta egokitzat jo arte.

    • Zalantzarik izanez gero, deitu osasun aholku zerbitzura: 900 20 30 50.

  3. Familia bere osasun-zentroarekin harremanetan jarriko da, haren jarraibideak betetzeko.

  4. Eragindako pertsona kasu susmagarritzat joko da eta etxean isolatuta egon beharko du proba diagnostikoaren emaitza jaso arte. Emaitza jaso arte ez da kontaktu estuei buruzko ekintzarik adieraziko eta irakaskuntza-jarduerak normaltasunez jarraituko du aurrera, higiene-neurriak zorroztuz.

  5. Diagnostikoaren emaitza positiboa bada, ikaslearen guraso edo tutoreek eskolari horren berri emango diote. Emailez egin behar da: mjsanchez@egiluzetaldea.eus

  6. Kontaktuen azterketa egingo da hezkuntza-ingurunean eta handik kanpo, kontaktuak identifikatuz, sailkatuz eta haien jarraipena eginez. Eskolan harreman estuak identifikatzeko bizikidetza-taldeak hartuko dira aintzat:

    • Baieztatutako kasua bizikidetza-talde egonkor bateko kide bada, harreman estutzat hartuko dira taldeko kide diren pertsona guztiak.

    • Konfirmatutako kasua ez bada bizikidetza-talde egonkor bateko kide, eskolako harreman estuak identifikatuko dira.

  7. Kontaktuak aztertu eta estutzat jotzen direnentzako berrogialdiko neurriak ezarri ondoren, irakaskuntza-jarduerak normaltasunez jarraituko du aurrera, arreta- eta segurtasun-neurriak zorroztuz.

  8. Neurri zorrotzagoak har daitezke balizko agerraldi konplexuak, noizbehinkako komunitate-transmisioa edo kontrolik gabeko transmisio komunitarioa jazoko balira.

 

Ikastolak arduradun/koordinatzaile bat du COVID-19rekin lotutako alderdiak landu edota bideratzeko.

Balizko isolamendu edo berrogeialdietan, eskolak eskola-jardueraren jarraipena egin eta harremana mantendu ahal izateko baliabideak jarriko ditu ikasle zein familientzako.

 

PARTEKATU

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Onarpenak

Jarri gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko