Egiluze Ikastetxeko hiru irakaslek Suediako hezkuntza-sistema gertutik ezagutzeko aukera izan dute Erasmus+ Job Shadowing programaren bidez. Esperientzia honetan, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko etapa desberdinen funtzionamendua aztertu dute, bertako irakasleekin elkarlanean.

Nagore eta Arette Vejbystrand eskolan egon ziren, Kajsa zuzendariordeak harrera egin ondoren. 6-7 eta 7-8 urteko geletan behaketa egin zuten. Enara, berriz, Magnarp eskolan aritu zen, DBHko funtzionamendua aztertzen eta gaztelania klase batean parte hartuz.
Nagorek Lehen Hezkuntzako 1. mailako gelan parte hartu zuen: idazketa, motrizitate fina eta ipuin kontaketa tarteak landu zituzten. Arette Haur Hezkuntzan egon zen, eguneroko errutinak eta jolas librearen garrantziaz jabetuz.

Enarak bi ikasle-ordezkarirekin eguna igaro zuen. Ikasleek klaseetara autonomiaz mugitzen ziren, ordutegien arabera. Tailerretan parte hartu zuen: egurra, sukaldaritza, josketa… Musikan, ikasle bakoitzak bere pianoa zuen, erritmoaren arabera moldatuta.

Jangela 2–3 orduz zabalik egoten zen, eta ikasleek nahi zutenean bazkaltzen zuten, modu librean.
Hiru irakasleek Errarp eskola bisitatu zuten. Lisa Marie idazkariak instalazioak erakutsi zizkien, eta zuzendaritzarekin elkartu ostean, akreditazioak jaso eta agur argazkia egin zuten.

Haur Hezkuntzan, kanpo espazioari eta jolasari ematen dioten garrantzia azpimarratzekoa da. Han esaten duten bezala: “Ez dago eguraldi txarrik, arropa desegokia baizik.”
Lehen Hezkuntzan eta DBHn, tailerren bidez motrizitate fina eta gaitasun praktikoak lantzen dituzte, ikasleen erritmoa errespetatuz. Orokorrean, gelako giroa oso lasaia eta atsegina da, eta uste dugu hori beraien kulturaren isla dela.

PARTEKATU






infoerrenteria@egiluzetaldea.eus
Carretera Zamalbide S/N, 20100 Errenteria, Guipúzcoa